Antzerkiaren zero gradua. Historia eta eszenatik berridaztea zikoa hitza eta historia berriaren berreraikuntza hauen sormen-lanen erdigunean jarri duten artisten lanen erakusketan eta eraketan dago oinarrituta.
Mintegia eszena arteen arloko ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago eta masterclass multzo baten erara garatuko da. Bertan, artistek beraien sorkuntza-metodoei buruzko gakoak azalduko dituzte eta parte-hartzaileei tresnak erakutsiko dizkiete, beraien kabuz bilaketak egiten ikasteko.
Barikuan, Tiago Rodrigues Mundo Perfeitoko zuzendari eta Bruselako PARTSeko irakasleak sei orduko eskola magistrala eskainiko du eta erabateko antzerkia egiteko dauden modu artisauei buruz mintzatuko da. Beste eskola guztiak hiru orduko iraupena izango dute. Tartean, Rui Catalaok, Patricia Caballerok eta Miguel Bonnevillek jardungo dute irakasle. Mintegia gaztelaniaz izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Gainera, martxoaren 21ean “Tres dedos abaixo do joelho” lana antzeztuko da eta martxoaren 22an, “By heart”.
Ikusi hemen egitaraua