Bertso udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Bertsozale Elkarteak. Bazkideek lehentasuna izango dute eta hori dela eta, martxoaren 27a baino lehen eman beharko dute izena. Gainontzeko parte hartzaileek, berriz, apirilaren 2tik maiatzaren 30era bitarteko epea izango dute. Izena emateko ondorengo inprimakia bete behar da.
Uztailean eta abuztuan bost txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera arteko gazteentzat eta Euskal Herriko bost udalerritan izango dira udalekuak, besteak beste: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.
Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte bertso udalekuetan, eta hauen helburua, bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.