Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Kultur Txartelaren bigarren faseak, martxoaren 31tik ekainaren 27ra bitartean iraungo du. Kultur produktuen kontsumoa bultzatzeko kanpainaren barruan, hiru motatako txartelak jarri dituzte salgai A, B eta D.
Txartel guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera ematen dute eta Kutxabanken orotarako kutxazainetan erosi ahal izango dira.
- A motako txartela: 32 euro balio duena, edozein kultur produktutarako erabili daiteke (B edo D motetako txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak kontsumitzeko izan ezik).
- B motako txartela: 28 euroko prezioa izango du, eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da.
- D motako txartela: 24 euroko prezioa izango du, eta euskaraz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko erabili ahal izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du txartelaren prezioaren eta erosketa-balioaren arteko aldea eta horretarako 345.000 euro bideratuko ditu. Bizkaiko kultur Txartela Kutxabanken erosi daitezke, zerbitzu orotarako kutxazainetan. Pertsona bakoitzak mota bakoitzeko bi txartel erosi ahal izango ditu.
You must be logged in to post a comment.