Gaur, astelehena, apirilaren 28a, Darabilbo 2.0-ren aurkezpena egin da Bilboko Alondegian. Euskara Freskue, Auzokue! lelopean. DARABILBO Bilboko Euskaltegi Sareak eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da euskararen erabilera sustatzeko Bilboko auzoetan.
Aurkezpenean Bilboko euskaltegietako zuzendariak eta Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkariak, Sabin Anuzitak, amantalak soinean dituztela, letxugak landatzen lagundu diete gerturatu diren guztiei, loreontzi batean etxera eramateko.
Horren ondoren, prentsaurrekoa eskaini da Badu Bada erakusketaren 2.solairuko aretoan. Bertan, aurreko edizioko datuak eta aurtengo berritasunak azaldu dira. Honekin batera, maiatzeko ekitaldien agenda ere banatu da. Amaieran, ekitaldira hurbildu diren guztiek erakusketa bisitatu ahal izan dute.
Hona hemen, maiatzeko programazioa
Informazio gehiago darabilbo.blogspot.com.es atarian