Gabriel Arestiren “Harri eta Herri” liburuaren 50. urteurren honetan Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Bilbo Zaharra Forumean berau omenduko dute. Horretarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Antzokiaren ondoan jarritako karpan izango direnak maiatzaren 20tik 23ra bitartean.
7. irakurketa jarraitua maiatzaren 22an izango da eta bertan euskaltegietako ikasleak eta beste pertsonaia ezagun batzuk parte hartuko dute 08:00etatik 20:00etara egingo den irakurketan.
Besteak beste, Arriaga Antzokiaren ondoan jarritako karpan izango diren ekintza hauek aipatu gura ditugu:
- Maiatzaren 20an: “Gabrielen lekua sentikaria” ikuskizuna
- Maiatzaren 21ean: Foruma Bernardo Atxagarekin
Informazio gehiago: BilboZaharra Forum
You must be logged in to post a comment.