Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak maiatzaren 28an banatu ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioko sariak. Lehiaketa horretan uriko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte.
Rafael Mikoleta lehen euskal gramatika egilearen izeneko ipuin lehiaketa hau, 1989an hasita, urtero egin da eta euskararen ezagutza bultzatzea eta gazteak euskal literatura lantzera animatzea du helburu.
Aurtengo edizioan 1.263 ipuin aurkeztu dira, hau da, aurreko edizioan baino 337 ipuin gehiago. Aurten gainera, 221 ipuin aurkeztu dira D kategorian, iazko edizioko kopurua bikoiztuz.
Oinarrietan finkatutako lau kategoriak (A, B, C eta D) hauek dira: lehen hezkuntzako 3. eta 4. maila, lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila, DBHko 1. eta 2. maila eta DBHko 3. eta 4. maila. Kategoria bakoitzaren barruan hiru sari daude: lehenengoak 180 euroko balioa du, bigarrenak 140 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa. Guztira, 23 umek, 20 irakaslek eta 14 ikastetxek jasoko dituzte sariak.
Irabazleen ipuinekin eta epaimahaiaren ustez argitaragarriak direnekin egindako liburu bana oparituko zaie parte hartzaile guztiei.
Hauexek dira aurtengo ediizioko irabazleak.
Informazio gehiagorako ikusi hemen