Talde bat baino gehiago aritu da lanean, eta ekainaren 26an eta 27an egingo dituzte antzezpenak. Bilbao Eszena Baliabide Eszenikoen Zentroan bertan izango da lehen hitzordua, eta BilboRocken bigarrena.
Ekainaren 26an, osteguna, antzezlan laburrak eskainiko dituzte, guztiak gai berari lotuta: Emakume historikoak, ahaztutako emakume zientzialari, idazle, pintore edo abenturazaleen oroimena suspertzea. Bilbao Eszenak MaMa Crea kolektiboarekin antolatutako lana da, Nuria Moran Crespo antzezle eta jantzigileak bideratutakoa. Saioa 20:00etan hasiko da Santutxuko Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian.
Ekainaren 27, ostiraleko saioak 17:30ean ekingo dio eta haur, gazte eta helduen taldeek prestatutako lana ikusteko parada izango da Mesedetako Kaian dagoen BilboRock aretoan. Umeen taldeak Ikastola honetan baino hobeto….edonon? antzezlana taularatuko dute, gazteek Hainbat pertsona, horrenbeste mundu, eta helduen kasuan euskaraz eta gaztelaniaz prestatutako Con la que está cayendo.
Doako saioak izango dira eta publiko guztiarentzako ateak zabalik daudela adierazi dute antolatzaileek.