Zineuskadi Alkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren barruan sartu dute Zesar sarietarako 3 izendapen jaso eta Donostiako Zinemaldian itxierako filma izan zen pelikularen bikoizketa. Dinamikaren helburua da herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural moduan erabiliko duen eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta eskaintzea.
Sinopsia
T.S. Spivet bere familia bereziarekin Montanako etxalde batean bizi den hamabi urteko mutikoa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko izugarrizko talentua dauka eta bere saria izango du horregatik: zientzia erakunde batek izen handiko saria emango dio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko.
You must be logged in to post a comment.