Bilboko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten pertsonei zuzendutako Biribilko 2014-2015 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik dago datorren irailaren 30era arte. Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABErekin laguntzarekin eta Bilbao Dendakekin koordinaturik.
Orain arte ikastaro hauetara joan diren pertsonek oso ondo baloratu dituzte. Horregatik, Bilboko merkataritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Bilboko Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die. Web orri honen Heziketa atalean, ikastaroen inguruko informazio guztia (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua…) aurki daiteke. Bertan dago baita ere, ikastaroetarako izen-ematea on line egiteko aukera.