Lehiaketaren oinarriak:
■ Partehartzaileak: Nahi duten guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.
■ Kategoria: Kategoria bakarra izango da: komikia.
■ Gaia eta formatua: Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere.
■ Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaragabeak izan behar dira.
-Obraren teknika librea da.
-Lanak 4 orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, egokiro errotulatuak, A3 tamainakoak eta formatu bertikaldunak (kalitate onekoak).
-Obrak erabat bukatuak izan behar dira eta kolorean zein zuribeltzean aurkeztu daitezke.
■ Hizkuntza: Lanak euskaraz aurkeztu behar dira (epaileek berebiziko garrantzia emango diote gidoiari).
■ Aurkezpen modua: Lanetan ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta sobre batean entregatuko da sinadurarik ez eta izenik gabe.
Gutunazal horren barruan beste bat atxiki behar da, titulu edo gai bera erabilita, egilearen datu pertsonalekin: izen-abizenak, telefono zenbakia, lanbidea, jaiotza-data, NAN zenbakia, helbidea eta helbide elektronikoa (izanez gero).
■ Aurkezpen lekua eta data: -Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz, helbide honetan:
IV. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa
Iparraguirre Editoriala, S.A.
Kaputxinoen bidea, 6, 5.C
Bilbao-Bizkaia (48013)
-Obrak aurkezteko epea irailaren 8tik 21era arte luzatuko da (Correos-eko zigilu-marka data-tarte horretan duten lanak onartuko dira).
■ Lanen jabetza:
-Irabazleak zein aukeratutako guztiek lehenengoz publikatzeko eskubidea emango dute, eta DEIAk izango du horretarako ardura. Hortik aurrera egileek beraien lanak nahierara erabiltzeko askatasuna izango dute.
-Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako obrek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere. Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.
-Aukeratutako egileek beste lan originalak eskuratu ahal izango dituzte erakusketa bukatu eta gero (hilabeteko epea izango dute hori egiteko, Rekalde Aretoko erakusketa behin bukatuta).
■ Sariak:
-1.500 euroko sari bakarra izango da.
-Epaimahaiak beste obra batzuk aukeratu ditzake nahi izanez gero
-Aukeratutako obren egileek Rekalde Aretoan antolatuko den erakusketan parte hartu ahal izango dute, baita leku berean prestatuko diren tailerretan ere.
-Sari banaketa azaroan izango da, Bilboko Rekalde Aretoan, erakusketaren inaugurazioarekin batera egingo dela. Irabazlea sari-banaketa ekitaldian egon beharko da, eta ezin izanez gero, egoki justifikatu beharko du.
■ Epaimahaia:
-Aditutako epaimahai batek irabazlea zein bestelako lan batzuk ere aukeratuko ditu.
-Lehiaketaren epaia Ortzadarren eta Noticias Taldeko egunkarietan jakinaraziko da.
-Lanen kalitatearen arabera, epaimahaiak sariak bete gabe utzi ahal ditu.
■ Bestelakoak:
-Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ahal izango dituzte lehiaketak ondo funtzionatu dezan. Era berean, aurkeztutako lanak babestuko ditu (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango du.