Kafe Antzokian bere azken emanaldia eskainiko du Gabriel Arestiren pertsona, eta bere lana eguneratzea helburu duen ikuskizun honen goizeko saioa euskara ikasleentzat soilik izango da. Sarrerak 5 euroan lortu daitezke Gabriel Aresti euskaltegiko bulegoan. Arratsaldeko ikuskizuna berriz, publiko zabalari zuzendutakoa izango da. Bigarren saiorako sarrerak aurrez 8 eurotan izango dira eskuragarri Gabriel Aresti euskaltegiko bulegoan eta egunean bertan 10 eurotan.
Diziplina anitzeko ikuskizuna da, hainbat artisten elkarlanaren ondorio: Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera. Gabrielek Lekua Gabriel Aresti kultur elkarteak bultzatzen duen lehen ikuskizuna da eta bere helburua Gabriel Arestiren lana eta pertsona eguneratzea da.
Aresti poliedrikoa
Arestiren lekuak dira antzezlanaren ardatz: Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Aresti poliedrikoa aurkezten dute: haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutun-hizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia.