Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, heredentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.
Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait.
Patxo Telleriak bertsoz sortutako eta Mikel Martinezekin eta Joseba Apaolazarekin batera antzeztutako tragikomedia hau Bilboko Campos Eliseos antzokian ikusi ahal izango da urriaren 23an eta 24an 20:00etan.
You must be logged in to post a comment.