BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.
Pisukideak antzezlanean Jon Zubiaga eta Sonia Villamor antzezleek Markos eta Matilde dira Peru Magdalena gidoilariak idatzitako umorezko antzezlan honetan eta Ander Garaizabalen musikarekin.
Pisukideak ikusgai izango da azaroaren 6an Errekaldeko Udaltegian 19:30etan eta azaroaren 14an ordu berean Barrainkua Udaltegian. Sarrera dohainik da.
You must be logged in to post a comment.