Zinebik ZINEBIEXPRESS Film Laburren Lehiaketa antolatu du, Bilbo edozein historia kontatzeko eszenatoki aparta dela egiaztatzeko, bertako Zinemaldia sustatzeko eta parte-hartzea eskaintzeko. Hiru egunen barruan egin behar da film laburra, izena ematerakoan jakitera emango den gai baten inguruan, guztientzat gai bera.
ZINEBI-EXPRESS laburmetraien lehiaketa azaroaren 8tik 10era antolatuko da. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Imval, Claro de Luna, ECPV, Ánima Eskola, Erandioko Tartanga GLHBI, eta Gizarte Zientziak eta Komunikazio eta Arte Ederretako Fakultateak.
1. PARTE-HARTZEAK: Jaialdia zuzendariei, talde teknikoei eta edozein nazionalitateko talde artistikoei irekita egongo da. Zuzendari bakoitzeko, proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.
2. GAIA: Laburmetraien tematika 10:30tan jakinaraziko da, inskripzioa bukatzerakoan.
3. IZEN-EMATEA: Parte-hartzaileek izena emateko eskaera bete beharko dute larunbatean, azaroaren 8an, 9:30etatik 10:30etara, Campos Antzokiko Atarian (Bertendona kalea 3, Bilbao). Eskaerak ez dira mugatuak izango. Izen-ematearekin batera parte-hartzaile bakoitzari pendrive bat eskainiko zaie.
4. BALDINTZAK: Laburmetraia aurretik adierazitako gaian oinarritu beharko da. Generoa askea da.
- Laburmetraiak 2 eta 6 minutu artekoak izango dira, kreditu tituluak barne.
- Kanpoaldeko lekuen %100 Bilboko udalerrian errodatua izan beharko da.
- Erakundeak emandako pendrive-an aurkeztu beharko dira laburmetraiak, honako formatuan: Codec H.264, progresibo, 16:9, 25fps.
- 150Mb baino handiagoa ez den interneterako artxiboa ere eman beharko da, H.264an.
- Errodajea eta laburmetraien muntaia parte-hartzailearen kontura izango da.
5. EPEAK: Izena emandako laburmetraiak azaroaren 10n, astelehena, 18:30 eta 19:30 artean, Campos Antzokiko Atarian (Bertendona 3, Bilbao) entregatu beharko dira laburmetraiaren eta parte hartzailearen edo ordezkariaren izenarekin.
6. ADINEZ TXIKIAK: Adingabekoa den edozein gazteren parte-hartze tekniko zein artistikoaz baliatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da tutorearen baimena aurkeztea.
7. EGILE ESKUBIDEAK: Obretan erabiltzen den musikak ezin izango ditu egile eskubideak izan (jamedo.com adibidez), hala, esate baterako, lizentziadun musika izan beharko da (es.audionetwork.com gunean adibidez).
8. AURRE HAUTAKETA ETA HAUTAKETA: Epai-mahai batek baloratuko ditu laburmetraiak eta irabazleak baita proiekzioan emango diren lanak aukeratuko ditu. Hautatutako lanak azaroaren 13an, osteguna, 20:00etan jakinaraziko dira AlhóndigaBilbao Auditorioa. Bertan, sarituen berri emango da.
9. SARIAK
- 1. Saria: 800 euro
- 2. Saria: 500 euro
- 3. Saria: AUX Saria. Taldearentzat afaria.