Iaz, euskal zinearen jaialdiak marka guztiak apurtu bazituen, aurtengo partehartzeak harritu egin ditu antolatzaileak. 59 film aurkeztu dira 37. Euskal Zine Bilerara. Horietatik 48 aukeratu ditu hautespen batzordeak: 30 lan amateur eta 18 lan profesional.
Filmak Euskal Herriko lurralde osotik heldu dira. Profesionalen sailean 18 film aurkeztu dira. Gipuzkoatik 9 lan, Bizkaitik 6, Lapurditik 2 eta Nafarroa Beheratik 1. Amateur sailean aldiz 30 lan aukeratu dira. Bizkaitik 18, Gipuzkoatik 8, Arabatik 3 eta Nafarroatik 1.
Euskara hutsez egiten den Euskal Zine Bilera bakarraren 37. edizioa da aurtengoa. Euskal zineak badu jada hitzordua: azaroaren 23tik 29ra bitartean, euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra da Bilera.
You must be logged in to post a comment.