Bernardo Atxagaren gidoipean arituko dira azken bi urteotan beren nortasun eta estilo desberdinekin proiektu hau sendotu duten ahotsak: Mikel Urdangarin, Alex Sardui eta Petti. Beraiekin batera arituko dira Mixel Ducau – Iparraldeko Errobi talde historikoko kide izana– eta bi ahots berri: Estitxu Pinatxo eta Olatz Prat.
Horiez gain, Kirmen Uribe idazlea ere arituko da, espresuki ekitaldi honetarako idatzitako eta argitaratu gabeko testuak errezitatzen.
You must be logged in to post a comment.