Ulibarri-Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza Programaren barruan, Bilboko hamar ikastetxetako ikasle eta irakasleek abenduaren 3rako, Euskararen egunerako, euskararekiko motibazioan eragitea helburu duen ekitaldia antolatu dute Berritzegunearekin batera.
Euskaraz zubitik zubira lelopean, DBHko eta batxilergoko ikasleen eta irakasleen artean euskararen katea sortuko dute Zubi zuri eta Arrupe zubiak lotzeko.
Parte hartuko duten ikastetxeak hauek dira: San Inazio DBH, Ibarrekolanda, La Salle, Deustuko ikastola, Botikazarra, Ntra Sra de Begoña, El Pilar, la Pureza, Calasancio, San Adrian eta Madre de Dios.
Ikasle eta irakasle guztiak Guggenheinmeko esplanadan batuko dira 11:00etan eta bertsolarien harrera egin ondoren, ikastetxe bakoitza dagokion lekuan jarriko da euskararen kateari hasiera emateko eta ekitaldiekin jarraitzeko.