Oraingoan gainera, bono gehiago kaleratuko dituzte —21.500 guztira, aurreko edizioetan baino 1.500 gehiago— eta ez da hauek erosteko mugarik izango. Izan ere, aurreko edizioetan, pertsona bakoitzak bi bono erosi zitzakeen gehienez.
3 motatako txartelak kaleratuko diztuzte eta bakoitzak zerbitzu desberdinak erosteko aukera emango du. Abenduaren 1etik 29ra egongo dira salgai eta urtarrilaren 31 arte erabili daitezke.
Txartel guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera ematen dute eta Kutxabanken orotarako kutxazainetan erosi ahal izango dira.
A motako txartela: 32 euroko prezioa du eta edozein kultur produktutarako erabili daiteke (B edo D motetako txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak kontsumitzeko izan ezik). Mota honetako 7.500 bono kaleratu dituzte.
B motako txartela: 28 euroko prezioa du eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko eta museoak bisitatzeko balio du. Mota honetako 9.000 bono kaleratu dituzte.
D motako txartela: 24 euroko prezioa du eta euskaraz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko balio du. Mota honetako 5.000 bono kaleratuko dituzte.