Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko.
Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?
Oihan Vega telebistako aurkezle ezagunak umorea eta sarkasmoa baliatuz, euskararen erabileraren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.
Pintxoa doan izango dugu eta bakarrizketa amaitu ostean, DJ lanak eskainiko dizkigu guk nahi dugun arte! Anima zaitez!
Urtarrilaren 29an, ostegunean, iluntzeko 20:00etan, Bilboko La Riberan.