Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta, urtero bezala aurten ere bilbotar guraso eta tutoreentzat diru-laguntza deialdia iragarri da otsailaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Deialdian bertan azaltzen da diru-laguntza eskatzeko, eta kurtso amaieran jaso ahal izateko, zein baldintza bete behar diren.
Informazioa web orrian bertan aurki daiteke eta paperean jaso nahi duenak Euskara Zuzendariordetzako bulegoan (Aznar eraikina, Venezuela plaza 2,7), Herritarrei Laguntza Bulegoan (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12) eta udaltegietan eska dezake.
Izena emateko epea martxoaren 2tik 27ra, biak barne, izango da.
You must be logged in to post a comment.