Bilbo Zaharra Forumaren barruan, aurten Joseba Sarrionaindiaren Narrazio Guztiak (1979-1990) liburua omenduko dute.
2011n, Narrazio guztiak (1979-1990) liburua kaleratu zuen Elkar argitaletxeak. Bertan, Sarrionandiak 80ko hamarkadan argitaratu zituen hiru ipuin-bildumak bildu ziren: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, argitaratugabeak, jaso ziren liburuan: Figlio di cane, Maggie indazu kamamila eta Enperadore eroa.
8. irakurketa jarraitua ekainaren 5ean izango da eta bertan euskaltegietako ikasleak eta beste pertsonaia ezagun batzuk parte hartuko dute 08:00etatik 20:00etara egingo den irakurketan.
Informazio gehiago: BilboZaharra Forum
You must be logged in to post a comment.