Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen bertso udalekuen izan duten arrakasta ikusirik izena emateko epea luzatzea erabaki dute eta jende gehiagok parte hartzeko aukera izango du. Interesa dutenek ekainaren 4ra arte izango dute aukera izena emateko.
Orion eta Muxikan izango dira bertso udalekuak. Orioko txanda 12-14 urtekoei zuzenduta dago eta uztailaren 3tik 12ra izango da egonaldia. Muxikan 9-11 urteko haurrak elkartuko dira abuztuaren 2tik 9ra. Bertso-udalekuetan herrialde ezberdinetako haurrak elkartu eta bertsolariak ezagutzeko aukera izango dute.
Informazioa eta izen ematea, lotura honetan eta 943 694 129 zenbakian.
You must be logged in to post a comment.