1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Bilboko Harrobia Ikastola izan da aurten Ibilaldia antolatzeko ardura izan duena.
Harrobia Ikastolak 3 urte daramatza Bilbon lanbide heziketako ikasketak euskaraz eskaintzen eta ematen, eta etorkizunerako lanbide heziketako zikloen kopurua handitzea
Maiatzaren 31n goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jaialdiari 6 gune nagusirekin:
- 1A gunea: Ikastola
- 1B gunea: Mariaren Bihotza
- 2 gunea: Miribilla
- 3 gunea: Areatza
- 4 gunea: Guggenheim
- 5 gunea: Erripa
Eta Bilborocken gazte musika taldeen emanaldiak eskainiko dira, Etorkizun Beltza, Hozten, Karla eta Elisa eta Ukan taldeen eskutik.
Besteak beste honako hauek izango dira guneetan: puzgarriak, tailerrak, Rokodromoa, Tonbola, Jumping, artisau azoka, harri zulatzaileen desafioa…
Bitxo Do Samba, Bilboko erraldoiak eta Elektrotxaranga ibilbidea alaitzen izango dira.