Rafael Mikoleta lehen euskal gramatika egilearen izeneko ipuin lehiaketa hau, 1989an hasita, urtero egin da eta euskararen ezagutza bultzatzea eta gazteak euskal literatura lantzera animatzea du helburu.
Aurtengo edizioan 32 ikastetxetatik bidalitako 971 ipuin aurkeztu dira.
Oinarrietan finkatutako lau kategoriak (A, B, C eta D) hauek dira: lehen hezkuntzako 3. eta 4. maila, lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila, DBHko 1. eta 2. maila eta DBHko 3. eta 4. maila. Kategoria bakoitzaren barruan hiru sari daude: lehenengoak 180 euroko balioa du, bigarrenak 140 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa. Guztira, 23 umek, 20 irakaslek eta 13 ikastetxek jasoko dituzte sariak.
Irabazleen ipuinekin eta epaimahaiaren ustez argitaragarriak direnekin egindako liburu bana oparituko zaie parte hartzaile guztiei.
Informazio gehiagorako ikusi hemen.