Bilboko Udalak eta Bilboko euskaltegien sareak 2015-2016 ikasturteko matrikula epea zabalik dagoela gogorarazi dute gaur goizean udaletxean bertan eskainitako prentsaurrekoan. Aurkezpen honen bitartez, Udalak zein euskaltegiek bilbotarrei euskaltegira hurbiltzeko gonbitea luzatu diete, euskalduntze bidean jarriz. Izan ere, euskaltegietan bertan aurkitzen dira euskararen ikaskuntza, erabilera eta normalizazioa sustatzeko tresnak. Aurten ere mota guztietako ikastaroak antolatu dira, moduan, epean zein metodologian ikaslearen ezaugarriei egokitzen direnak.
Euskararen normalizazioan egundoko garrantzia izan dute euskaltegiek Bilbon, sare zabala eta oso bizia osatzen dute. Bilbotar euskaldun 100.000 inguru horretatik asko dira, gehienak, euskaltegien iturritik euskara edan dutenak.