Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean Galdeketaun lehiaketaren II. edizioa jarri du martxan 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua. Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.
Lehiaketan aritzeko Galdeketaun.app-a jaitsi behar da “Google Play Store” eta jolasten hasi ahalik eta erantzun zuzen gehien egiteko.
Lehiaketaren I. edizioan, ia ehun jokalari ibili ziren norgehiagoka interesgarri honetan, baina harrigarriagoa da 4000 bider baino gehiago jolastu zutela. Datu pozgarri horrek adierazten du euskara jokorako hizkuntza erraz eta normala dela parte-hartzaileentzat, eta era berean, APP hau oso erakargarri bilakatu dela.