Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu den testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Erakunde hauen guztien Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala gaur aurkeztu dena izango da.
Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua.