Ondarroako Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, Ondarroako esaerak eta hitzak biltzen dituen aplikazio bat garatu du: Ahuakemonala, mugikor eta tabletetan erabiltzekoa. “Herriko Euskara Plana prestatzean argi ikusi genuen esaera-bildumak eginak genituela, baina erabiltzaileen eskura ipini behar zirela, eta, hain zuzen, egitasmoa eta aplikazioa bera horrexetara datoz: gure berbak eta esaerak plazara atera, gazteengana iritsi eta teknologia berriak erabili.” aipatu du Eneritz Basurko euskara zinegotziak.
Aplikazio berri honetan, Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera eta hitz berezi batu ditu Ahuakemonala egitasmoak.
Informazio gehiago Ahuakemonala webgunean.
You must be logged in to post a comment.