Ikusi eta Ikasi programa urtarrilaren 26an hasi zen eta apirilaren 16an amaituko da. Bitarte honetan, haurrei eta euren familiei zuzendutako 58 ekimen antolatu dituzte. Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalak eta Topaguneak elkarlanean antolatzen dute.
Bilboko hamaika auzoetan egingo dira ekimenak eta aurten lehenengo aldiz Zorrotza eta Santutxun ere izango dira ekimenak.
Iaz 6.800 umek hartu zuten parte 51 jardueretan. Aurten 58 ekintza antolatu dituzte eta hilabete luzatu dute. Ikusi eta Ikasiren helburua, haur eta gurasoek aisialdiko ekimenez euskaraz gozatzeko aukera izatea da.
Informazio gehiago: ikusi eta ikasi
You must be logged in to post a comment.