LORALDIA euskarazko kultura sustatzeko eta honen inguruan lanean ari diren eragileen arteko elkarlana bultzatzeko sortutako elkartea da.
Aurten apirilaren 9tik 24ra bitartean ospatuko da Loraldia Festibala. 16 egunetan zehar euskal kultura garaikidearen espresiorik nabarmenenez gozatzeko aukera izango dugu.
Euskarazko kultur ekoizpenaren erakusleiho da festibala. Diziplina artistiko guztiak hartzen ditu kontuan eta maila guztietako ikusle-entzuleengan pentsatuta diseinatu da. Udaberrian eta Bilbon eratu dugun kulturaldia da, eremu integratzaile eta garaikidea.
Anton Abbadiak XIX. mendean sortu zituen Lore Jokoak ditu oinarri. Hala, XXI. mendeko Lore Joko modernoak direla esan genezake. Abbadiaren xede berberarekin jarri dira lanean: euskarari merezi duen prestigioa eta espazio soziala ahalbideratzea.
2016ko festibalean honako hauek izango ditugu:<(p>
- 3 astez 40 ekitaldi baino gehiago.
- 11 espazio: Azkuna Zentroa, Arriaga, Campos Aretoa, Guggenheim museoa…
- Arte diziplina guztiak: dantza, antzerkia, musika, zinea, literatura bertsolaritza, ikus-entzunezko sorkuntza…
- Guztira, Euskal Herriko hamaika lekutatik etorritako 50 artista baino gehiago.
Lehenengo ikuskizuna “JOXEMIEL BIDADOR” pastorala izango da Azkuna Zentroan apirilaren 9an 19:00etan. Sarrerak Azkuna Zentroaren infopuntuan egongo dira salgai.