Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Andres Urrutia Badiola Euskaltzainburuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera soziala bultzatzeko eta hizkuntzaren kalitatea jagoteko.
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak urtebeterako luzatu dute 2008tik hona indarrean dagoen erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena.
Hartara, Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bidez, Euskaltzaindiari 15.750 euroko urteko diru-laguntza emango dio, euskal literaturaren zuzeneko ikaskuntza eta ikaskuntza sakona bultzatzeko, euskararen erabilera sustatzeko Bilbon eta hizkuntzaren arloko aholkularitza ziurtatzeko.
Konpromiso hau biltzen ditu gaur sinatutako hitzarmenak:
- Erakunde biek euskararen arloko kultura zabaltzeko jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak edo erakusketak bultzatuko dituzte.
- Euskaltzaindiak beharrezko aholkularitza linguistikoa eskainiko die Udalaren zerbitzuei, bilbotarrei informazio egokia eman ahal izateko. Horrela bada, bere egoitzako (Plaza Barria, 15) zerbitzu orokorren bidez, euskararen akademiak beharrezkoa den informazioa eta lankidetza eskainiko ditu.
Akordio hori, euskara sustatzeko udalak duen ekintzen planaren barruan sartzen da eta uriaren etorkizunerako 2011-2015 Gobernu Planean jasotako lau erronketako bat da: Bilbok bere nortasunari, historiari, ohiturei, euskarari eta tradizioei eustea.