Bilboko Udalak antolatzen duen XVIII. BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia urriaren 14an hasiko da, dantzaren inguruko zinema ziklo bereziarekin. Bilboko Institutu Frantsesa eta BilbaoArterekin elkarlanean antolatu dute jaialdia. Urriaren 20tik 29ra hiriko sei agertokitan izango dira ekitaldiak.
Eskainiko diren filmen artean ondokoak daude: Wim Wendersen Pina (2011), Pina Bausch dantza garaikide koreografoari buruzko dokumentala; Angelin Preljocalen figurari buruz fikzio lez berba egiten duen Pierre Couliboeufen Pavillon noir (2006); edo Agusti Torresen Paso doble, Josef Nadjren eta Miquel Barcelóren performance harrigarria. Aukeratutako izenburuak mundu mailako dantzaren beste figura batzuetan oinarrituko dira, Odile Duboc, William Forsythe, Josef Nadj edo Meg Stuartengan, besteak beste.
Programazio berezi hori urriaren 24an amaituko da, film laburren proiekzioarekin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarekin (ZINEBI) lankidetzan. Tartean, ¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo zikloaren edizio berria aurkeztuko da.