Aurten ere, abian da gazteen Harrapazank programa. Gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko asmoarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioak) abian jarri dute gazteentzako Harrapazank programaren hamabigarren edizioa. Ekimen hau 8 eta 18 urte bitarteko bilbotar gazteentzat da eta euren gustuetara egokitutako jarduerak eta euskarazko esperientzia berriak eskaintzen zaizkie.
Harrapazanken barruan programa bi daude: DISTIRAZANK, lehen “Harrapazank Eszena” zena, era ludikoan Bilboko gazteen sormena eta talentua bultzatzeko eta lantzeko; eta PROBAZANK. Honen barruan “Sortuzank” (graffiti, Dj, sukaldaritza eta smartphonaren bidezko argazkigintza-tailerrak) eta “Bilrobot” (robotika, Popping Dance eta bideojoko-tailerrak).
Aurten Harrapazank programan askoz parte-hartzaile gehiago egongo dira; guztira, ia 600 gazte. Distirazank talentuen lehiaketan 79 taldek eta horietan 201 pertsonak parte hartuko dute. Sortuzank tailerretan 202 gaztek parte hartuko dute eta Bilroboten 180 gaztek.
DISTIRAZANK
201 gazte arituko dira talentuen Distirazank lehiaketan, 79 taldetan banatuta.
Lehiaketa kategoria bitan banatzen da:
Talde guztiek entseguak egingo dituzte, otsailaren 13tik martxoaren 3ra, Bilboko udaletegietan; eta 9 artista profesionalen laguntza izango dute. Hauxek dira irakasle arituko diren artista profesionalak: Ugaitz Alegria, Ines Bermejo, Eire Larrea, Andrea Covadonga, Urtza Zuazo, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Iratxe Urkiaga eta Koldo Olabarri.
Entseguz betetako hilabete baten ondoren, martxoaren 13tik 21era egingo dira hautaprobak Bilborock aretoan, eta kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dira. Horiek erakutsiko dituzte beren trebetasunak azken emanaldietan. Hautaprobak jendearentzat zabalik egongo dira eta 17:00etatik 20:00etara izango dira.
Finalera igarotzen ez diren parte-hartzaileek arteen eta kulturaren arloetako profesional batekin ikasten jarraitzeko aukera izango dute “SAKONTZE TAILER” batean, Begoñako Udaltegian apirilaren 6an; eta bideo bat grabatuko dute. Beste alde batetik, finalistek, apirilaren 7an, Begoñako udaltegian, MASTER CLASS bat jasoko dute azken emanaldirako zalantzak argitzeko eta beldurra kentzeko.
Emanaldiak maiatzean izango dira. Seniorren emanaldia maiatzaren 6an eta juniorren emanaldia maiatzaren 7an izango dira, biak Bilborock aretoan. Epaile artista hauek arituko dira: Xabi Hoo, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria. Aurkezlea Miren Gastañaga antzezlea izango da eta kategoria bakoitzean 500 euroko sari bi emango dira.
- Graffiti-tailerra:
- DJ tailerra:
- Smartphone bidezko argazkigintza-tailerra:
- Sukaldaritza-tailerra:
Informazio guztia webgune honetan dago: www.harrapazank.eus. Edozein modalitatetan parte-hartzeko gurasoen baimena behar da.