Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak abian jarri du aurten ere Euskal Coaching proiektua, Koikili Lertxundiren eskutik. Proiektuak hauek laguntza dauka: Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkartea (BIGE), Athletic Club, RETAbet Bilbao Basket, Asegarce, Aspe, Galdakaoko Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Santurtziko Arraun Elkartea, Bera Saskibaloia eta Zuazo Saskibaloia.
Ekimen honetan “EUSKARA TEK” izeneko tailerrak eta hitzaldiak egingo dira, euskararen erabilera sustatzeko gazteenen aisialdiko jardueretan: kirolean eta teknologia berrietan.
Bilboko ikastetxeetan egingo diren “EUSKARA TEK” tailerrak Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohiak zuzendutako EuSport enpresak emango ditu; bera arduratuko da teknologia berriak, kirola eta euskara parte-hartzaile izango diren ikasleengana hurbiltzeaz, betiere modu integratuan.
Ekimen honekin, Bilboko Udalak euskararen erabilera sendotu nahi du ikastetxeetan; ez bakarrik irakaskuntzaren eremuan, baita ikasleentzat garrantzi handikoak diren beste arlo batzuetan ere, kirolean eta teknologia berrietan, kasurako, azken hauen artean sartzen dira-eta Internet eta sare sozialak. Euskara Sailaren helbururik behinenetakoen barruan sartzen dira tailerrok: umeek, euskaraz jardun ahala, elkarri eragiteko, komunikatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko espazioak sortzea.
Zehazki, 15 tailer egingo dira 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Tailer bakoitzean 50 gazterentzako lekua dago eta Bilboko zenbait ikastetxetan egingo dira. Gainera, bost hitzaldi emango dira 10 eta 18 urte bitarteko kirolari gazteentzat. Ordubeteko saioak izango dira, udaltegietan eta kirol instalazioetan.
Bilboko gazteentzat erreferentzia diren puntako kirolariak izango dira tailerrak eta hitzaldiak emango dituztenak; honako hauek:
– Igor Antón eta Amets Txurruka karreristak.
– Iraia Iturregi, Aitziber Juaristi, Koikili Lertxundi, Ainhoa Tirapu eta Amaia Olabarrieta futbolariak.
– Matxalen Ziarsolo eta Ainhoa Azaola eskubaloiko jokalariak.
– Borja Mendia, Ainara Ramasco eta Asier García (Joko Olinpikoetako dominaduna) saskibaloiko jokalariak.
– Mikel Urrutikoetxea, Iratxe Benito, Danel Elezkano eta Ibai Zabala pilotariak.
– Aitzol Atutxa aizkolaria.
– Leticia Canales surfista.
– Rakel Mateos triatleta olinpikoa.
– Txomin Arana motor-gidaria.
– Iker Zabala Bermeoko arraunlaria.
Programa honen laugarren edizioa eta orain arte izan duen harrera ona izango duela espero da.
2016KO EUSKAL COACHING PROGRAMAREN BALANTZEA 2016ko
Euskal Coaching programan harrera bikaina izan du. Hamabost tailer eman ziren Bilboko zenbait ikastetxetan eta bost hitzaldi eman dira udaltegietan eta kirol instalazioetan. Guztira, 1.200 gazte bertaratu dira.
Saio horietan kirolari profesionalak izan dira: Iraia Iturregi, Aitziber Juaristi, Koikili Lertxundi, Ainhoa Tirapu, Amaia Olabarrieta eta Sabin Merino futbolariak; Ibai Zabala eta Borja Mendia pilotariak; Maider Unda borrokalaria; Leticia Canales surfista; Aitzol Atutxa aizkolaria; Matxalen Ziarsolo eta Ainhoa Azaola eskubaloiko jokalariak eta Borja Mendia eta Ainara Ramasco saskibaloiko jokalariak. Horietako asko beste urte batzuetan egon dira eta aurten ere etorriko dira Euskal Coaching programako tailerretara eta hitzaldietara.
Hamabost tailerrak Bilboko ikastetxeetan eman dira: Zorroza BHI, Karmelo Ikastola, Ibarrekolanda BHI, El Ave María ikastetxea, Artxandape Ikastola, Kirikiño Ikastola, Begoñazpi Ikastola, Jesus María ikastetxea, Rekaldeberri BHI, Miguel de Unamuno BHI, Fátima ikastetxea eta San Adrián BHI.
Tailer horiek ordu bikoak izan dira. ikasleek testuen ulermena, idazketa eta irakurketa publikoa landu dituzte, eta informazioa laburtzeko gaitasuna landu dute jardunaldietan ikusitako gaien laburpenak egiteko. Hori guztia talde lanean egin da, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Tailerretan, parte-hartzaileak taldeetan antolatu dira eta kirolariei kirol munduan izan duten esperientziari buruzko galderak egiteko aukera izan dute, eta gero profesionalen erantzunekin egin dute lan.
Gero, deskribapen bat egin dute eta eurek sortutako blog batean argitaratu dute. Horrela, ikasleek blog bat sortzeko behar diren tresna teknologikoak erabiltzen ikasi dute: Word programa erabiltzea, Interneteko bilatzaile desberdinak, eta abar. Den-dena euskaraz.
2016ko Euskal Coaching programaren barruan, bost hitzaldi eman dira eskubaloia, futbola (2), pilota eta saskibaloiari buruz Ibaiondoko Udaltegian, Mallonako instalazioetan, San Inazioko kiroldegian eta Karmelo eta Begoñazpiko ikastoletan.
Profesionalek kirolaren balioak transmititu dituzte, erabil beharreko eskolako kirolaren eredua, kirol mota desberdinen arteko sailkapenean sakondu dute (profesionala, errendimendua, eskolako kirola, aisialdia-osasuna eredua) eta eredu bakoitzeko balio positiboak eta negatiboak zeintzuk diren azpimarratu dute. Eta den-dena euskaraz.
Hortaz, hitzaldi horiek hiru helburu dauzkate: euskararen erabilera, kirolaren balioak eta berdintasuna sustatzea.