Bizkaiko Foru Aldundiak beste urte batez Kultur Txartelaren kanpaina abian jarri du kultur produktuei bultzada emateko asmoz. Abenduaren 11tik urtarrilaren 28ra erosi ahal izango dira bonoak eta urtarrilaren 31ra arte izango dira erabilgarri.
Hiru motatako bonoak daude aurten:
- A motakoak: 32 euroko salneurria izango dute eta 40 euroko gastua egiteko balioko dute. Gaztelaniazko zein atzerriko edozein hizkuntzatako kultur produktuak erosteko balioko dute.
- B motakoak: 28 euroko prezioa dute eta hauek ere 40 euroko gastua egiteko balioko dute. Txartel mota hau, Bizkaian gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean antolatutako zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosteko izango da.
- D motakoa: 24 euro balio ditu eta 40 euroko gastua egiteko aukera ematen du. Hau euskarazko produktu kulturaletan edo zuzeneko ikuskizunetan erabili ahal izango da.
Guztira A motako 3.750 bono jarriko dira salgai, B motakoak 6.000 eta D motakoak 3.000 ale. Aurreko edizioetan bezala, BBKren kutxazainetan erosi ahal izango dira.
You must be logged in to post a comment.