 
				 
				Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarri du abian.
Euren talentua erakutsi eta sormena landu nahi duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko.
Honela banatzen da Harrapazank programa:
- DISTIRAZANK 
Harrapazank Junior: 9 eta 13 urte bitarteko neska mutilentzat. Harrapazank Senior: 14 eta 18 urte bitartekoentzat. 
- SORTUZANK
Hainbat gai lantzeko tailerrak: graffitia, argazkilaritza, makilajea… 
- BILROBOT tailerrak 
8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako tailerrak: robotikako tailerrak, bideo-jokoak eta popping dantza. 
Informazio gehiago eta izena ematea:
- www.harrapazank.eus
- harrapazank@harrapazank.eus
- 663 08 37 36
You must be logged in to post a comment.
			