Otsailean hiru hitzaldi antolatu dira “Kresalaren Sundan” lelopean
Hauexek dira Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen ekitaldiak:
- Otsailaren 5a:
- Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta: Hitzaldi hau Beñat Sarasolak eskainiko du. Bera olerkaria, saiakeragilea eta literatur kritikaria da, Literatura-teorian eta literatura konparatuan doktorea eta Sautrelako zuzendari eta aurkezle
- Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan: Belen Altunak emango du hitzaldia. Belen Altuna Filosofian doktorea da eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasle EHUn. “Euskaldun fededun” liburuaren egilea da.
- Otsailaren 6a:
- Literaturaren eskuak: Bernardo Atxagak eskainiko du hitzaldi hau. Bernardo Atxaga genero guztiak landu eta saririk garrantzitsuenak (Espainiako Nazionala, Euskadi saria…) irabazi dituen idazlea da. Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dituzte.
- Otsailaren 7a:
- Kresalaren sundan: Saio honetan honako hauek hartuko dute parte: Leire Bilbao. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua. Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Olerkaria. 2017ko Euskadi Saria, haur-literatura arloan.
Miren Agur Meabe. Kritikaren Saria 2001 eta 2011n. Hiru aldiz Euskadi Saria Gazte Literaturan. Azken nobela: Kristalezko begi bat.
Ane Urkiza. Komunikazio aholkularia, ogibidez. Baditu ipuin-bildumak, saiakera, poesia-liburuak eta haur eta gazte literaturakoak.
- Kresalaren sundan: Saio honetan honako hauek hartuko dute parte: Leire Bilbao. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua. Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Olerkaria. 2017ko Euskadi Saria, haur-literatura arloan.
Hiru hitzaldiak Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango dira 19:00etan.
You must be logged in to post a comment.