Pasa den larunbatean ospatu ziren Madrilen Goya Sariak eta bertan Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak hamar Goya sari lortu zituen. Hamahiru izendapen izan zituen filmak, eta azkenean hamar sarirekin itzuli ziren Euskal Herrira.
Honakoak dira jaso zituen Goya Sariak:
- Jatorrizko gidoi onenaren saria: Aitor Arregi, Jon Garaño, Andoni de Carlos eta Jose Mari Goenaga.
- Gizonezko aktore berri onenaren saria: Eneko Sagardoy
- Argazki onenaren saria: Javi Agirre
- Produkzio zuzendaritza onenaren saria: Ander Sistiaga
- Jatorrizko musika onenaren saria: Pascal Gaigne
- Zuzendaritza Artistiko onenaren saria: Mikel Serrano
- Jantziak: Saioa Lara
- Makillajea: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre
- Efektu bereziak: Jon Serrano eta David Heras
- Montajea: Laurent Dufreche eta Raul Lopez
You must be logged in to post a comment.