Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTubeplataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie. Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko Iker Maguregi eta Ane Atxutegi YouTuberra izango dira.
Ikastaro dibertigarri eta praktikoa; hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.
Ikastaroan ikasiko duguna:
-Lehen egunean: Klase teknikoa: gaiaren aukeraketa, nola landu ideia bat, gidoia prestatu, lokalizazioak aukeratu, nola lortu argiztapen eta soinu ona, ikasleek jarraitzen dituzten youtuberren bideoen azterketa…
-Bigarren egunean: Hitzaldi formatua: Anek bere esperientzia youtuber bezala kontatuko du. Zergatik sortu zuen Youtube kanala? Zein asmoz? Zeintzuk ziren/dirabere youtuber erreferenteak? Sarean euskaraz aritzea positiboa ala negatiboa ? Nola aukeratzen ditu gaiak? Nola erebiltzen ditu tag-ak, SEOa, posizionamendua hobetzeko aholkuak…, zenbat denbora behar du bideo bat egiteko: hasierako ideiatik, grabaketa, edizioa, Youtubera igo, bideoaren promozio lanak…
-Hirugarren egunean: Klase praktikoa: aurreko bi egunetan ikasitakoa praktikan jartzeko unea. Taldeka bideo bat sortu beharko dute, eta amaieran, beraien artean erabaki beharko dute zein izan den bideorik hoberena.
Izen emateko bete ezazu formulario hau eta bidali ahalik eta azkarren!
Martxoak 22an bukatzen da izen emateko epea!