Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzak jakinarazi nahi du maiatzaren 2an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela 2018ko (2017-2018 ikasturtea) euskara ikasteko dirulaguntzen udal deialdiaren laburpena.
Nok eska dezake dirulaguntza?
Hauek izan daitezke onuradunak:
1) 2004 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak edo titulazioa eskuratzeko ikasketak egiten ari direnak.
3) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, hau da, DBEren titularra eta bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona onuradunak.
Non lortu dezaket informazioa?
Paperean jaso nahi baduzu, leku hauetan eska dezakezu:
- Euskara Zuzendariordetzaren bulegoan (Venezuela plaza 2, 7. Solairua)
- Herritarrei Laguntza Bulegoa (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
- Udaltegi hauetan:
- Abando-Indautxuko udaltegia (Elkano 20-22)
- Basurtuko udaltegia (Zankoeta 1)
- Begoñako udaltegia (Club Deportivoren Zirko Amateur 2)
- Deustuko udaltegia (Aguirre Lehendakariaren etorbidea 42)
- Errekaldeko udaltegia (Altube zeharkalea 6)
- Ibaiondoko udaltegia (Pilota 10)
- Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat 12-18)
- Uribarriko udaltegia (Iturriondo plaza 4)
- Zorrotzako udaltegia (Clara Campoamor 1)
Eta formato informatikoan nahi baduzu, hementxe aurki dezakezu:
– Bilboko Udalaren diru-laguntza euskara ikasteko
Zein da eskatzeko epea?
Izena emateko epea maiatzaren 3tik 18ra izango da.
Non aurkeztu behar da eskaera orria eta dokumentazioa?
Honako erregistro hauetan aurkeztu dezakezu, baina baduzu aurkezteko beste era batzuk ere.
- Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
- Udaltegietako erregistroetan (goian zerrendatutako udaltegietan)
- Legez araututako beste eraren batean (esaterako, Erregistro Nagusira bidalita posta ziurtatu bidez, edo beste administrazio bateko erregistrotik).
Zein da udal bulegoen ordutegia?
Bilboko Udaleko bulegoak (Erregistro Nagusia eta udaltegietako erregistroak) irekita daude 08:30etik 14:00etara. Horrezaz gain Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa, eguenetan ere irekita dago 16:30etik 19:30era.
Zalantzarik badut nora jo dezaket?
Edozein zalantza argitzeko Euskara Zuzendariordetzara dei dezakezu. Hauek dira telefonoak: 944204416, 944204418, 944204391, 944205161
Mezu elektronikoa ere bidali dezakezu helbide honetara: euskera@bilbao.eus