Demode Quartet taldearen “Epa txiki” ikuskizun musikalarekin batera aurtengo edizioa agurtu berri dugu. Maiatzaren 16an, Karmen aretoan, munduko musika estilo guztiek euskal folklorean jatorria dutela frogatu dute ikuskizuneko 4 interpretatzaileek. Edizio hau bukatu da, baina Ikusi eta Ikasin bizi izandako esperientzia ahaztezinekin primeran pasatu izana espero dugu. Oso gustura ibili gara berriz ere eta datorren urtean ere zuen zain izango gara! Eskerrik asko eta familian euskaraz gozatu!
Udaltegi, areto eta ikastetxetan izan diren emanaldietara astero-astero etorri zaretela eta zuen parte hartzea eskertzeko maiatzaren 16an, osteguna, Bilboko Karmen aretoan aurtengo sari banaketa ekitaldia egin dugu. Bertan, Makusi izan dugu Ikusi eta ikasi programaren 15.edizioari behar bezalako bukaera emateko, heldu zein txiki gozarazi duten ikuskizunaz gain festa berezia prestatu dugu. Ikuskizun zoragarriaren ondoren, zozketatutako 3 sari sortak banatu dira. Eskerrik asko ikuskizunetan balorazio orriak bete izan dituzuen guztioi! Zuei esker urtero eskaintza hobetzen dugu. Datorren urtera arte!
Sari-banaketa arratsaldeko 18:00etan izan da Indautxuko Karmen Aretoan, gogobetetasun inkesta bat bete dutenen artean. Sariak euskarazko mahai-jokoen, umeentzako ipuinen eta hezkuntza-liburuen hiru sorta izan dira. Zozketa maiatzaren 13an egin zen eta irabazleak aurretik abisatuak zeuden.
Demode Quartet-eko taldekideek, “Epa txiki” ikuskizunarekin, animatu dute Kamen Aretoa eta dantzan jarri dituzte gerturatu diren familia guztiak. Sarrera librea eta doakoa izan da aforoa bete arte.
Epa Txiki! 50 minutuko ikuskizun musikala izan da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa. Ondoren denon artean Makusiri zorionak abestu diogu eta jarraian Makusirekin argazkiak ateratzeko aukera izan dugu.
Programa 4 eta 8 urte bitartekoentzat da eta otsailean hasi eta maiatzaren 16an bukatu da. Guztira 75 ikuskizun izan dira:
- 31 ikuskizun; antzerkia, magia, musika, pailazoak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak…
- 44 tailer: Contac-kids, joskintza tailerra, euskal artistak, txiki-erritmo eta zientzia tailerra.
Aurten 1.500 familiek aurretik eman dute izena tailerretan parte-hartzeko. Guztira zirkuito osoan zehar 5.000 familia baino gehiagok parte hartu dute auzo guztietan zehar.
Aurtengo irabazleak: