Azaroaren 21ean Azkuna Zentroan egingo da Berbagunearen VIII. edizioa. Berbagunearen leloa “De
non artean Euskara Eraikitzen” da eta horren asmoa euskara euskaraz partekatzea da. Topaketa honetan parte hartzeko eskatzen den gauza bakarra euskaraz egitea da. Euskaldunen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topaketa da, giro atseginean berba egiteko.
Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean jarriko dira. Txandak ordu eta erdikoak izango dira. Lau txanda egongo dira: 09:30etik 11:00etara, 11:00etatik 12:30era, 12:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Aurten zortzigarren edizioa egingo da. Txanda bakoitzean hainbat talde antolatuko dira. Talde bakoitzean sei pertsona egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira, beste gai bati buruz hitz egiteko. Txanda bakoitzean birritan aldatuko dira mahai batetik beste batera parte-hartzaileak. Euskaraz dakiten edo ikasten ari direnek parte har dezakete.
Ekitaldia doakoa da. Eskatzen den baldintza bakarra euskaraz hitz egitea da. Berbagunean parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute aurretik, 944162472 telefonoan edota berbagunea@gmail.com helbidean. Ekitaldia erakargarria izateko kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko eragileek ere parte hartuko dute Berbaguneko partaideekin.