

Bilboko Udalak jakinarazi nahi du Euskara eta Hezkuntza Sailak hiri osoan antolatzen dituen haur, nerabe zein gazteentzako ekintzak bertan behera geratzen direla besterik iragarri arte.
Neurriak ondoko udal programa hauei eragingo die:
- Harrapazank
- Ikusi eta Ikasi
- Darabilbo
- Zinea Euskaraz
- ‘B-tuber. Youtuber izarren bila!’
- Mundu bat bertso
- Kultura desberdinak euskaraz bizi
- Biribilko
- Mintzapraktika taldeak
Udalak programa horien inguruan sor daitezkeen berrikuntzen berri ematen jarraituko du bide honetatik eta beste batzuetatik.