Iñaki Eizmendi (EBETE) gizarte hezitzailea da eta haur eta gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko proiektuak garatzen eta dinamizatzen ditu. Hainbat urte daramatza euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen.
Iñaki Eizmendik material hau sortu du etxean egon behar dugun egun hauetan gurasoek umeekin jolasteko eta ondo pasatzeko materiala izan dezaten. Material hau euskaraz ez dakiten 4-8 urte bitarteko umeen gurasoei egokitu da etxeetan euskarari ere lekua egiteko.