Hizkuntza Politika Sailburuordetzak GOZATU SAREAN EUSKARAZ! kanpaina kaleratu du ingurune digitalean dauden euskarazko baliabide ugari herritarrei ezagutarazteko.
GOZATU SAREAN EUSKARAZ! kanpainaren lehenengo fase honetan aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, kultura, euskara ikasteko… eta antzekoen txanda izango da.
Ziur aurkituko duzula zure gustuko aplikazioren bat!
Begiratu helbide honetan: https://gozatusareaneuskaraz.eus/aisialdia