Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jarri du ‘Itzultzaile Neuronala’, adimen artifizialetik abiatuta herritarren erabilerarako sortu duen proiektu praktikoa. Gaztelaniatik euskarara zein euskaratik gaztelaniara egiten ditu itzulpenak. Itzultzaile berri hau herritar guztien eskura dago www.euskadi.eus/itzultzailea webgunean.
‘Itzultzaile Neuronala’ hainbat urtetako lanaren ondoren sortu da eta 20 urtez IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) bildutako itzulpen-memoriak erabiliz hobetu da.
Erabilera oso erraza da. Erabiltzaileak itzulpenaren norabidea hautatu behar du eta, horren ostean, testua sartu behar du horretarako prestatutako gunean. ‘Itzuli’ botoia sakatuz, segundo bakar batzuetan itzulpena eskura izango du. Itzultzaileak 4.000 karaktere dituzten testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko.
Itzultzaile Neuronalak kalitate oneko itzulpenak egiten baditu ere, ez dugu ahaztu behar makina batek egindako itzulpena beti gainbegiratu behar dela eta testua zuzendu edo moldatu behar dela. Laguntza-tresna da, eta laguntza-tresna moduan erabili behar dugu.