Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak egiteko epea abiaraziko du apirilaren 19an. Deialdiaren diru-zenbatekoa 210.000 eurokoa da. Dirulaguntza hauen helburua da umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eraginik handiena daukaten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea, eta euskara komunikazio-hizkuntza izan dadila bilbotarren eguneroko ekintzetan.
Beraz, laguntza hauek 2007 urtetik aurrera seme-alabak dituzten gurasoek, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta diru-sarrerak deialdian adierazitako kopurua gainditzen ez dituzten familietako kideek jaso ditzakete. Ezinbestekoa da horrez gain Bilbon erroldatuta egotea eta 2020-2021 ikasturtean euskara ikastaroak jaso izana.
Eskaerak maiatzaren 21era arte aurkeztu ahalko dira erregistroan.
Posible bada, online egitea gomendatzen dizuegu; kontuan izan aurten BakQ bidez ere egiteko aukera duzuela. Horretarako, apirilaren 19tik maiatzaren 21era arte bilbao.eus web orriaren “Agenda” atalean dagoen informazioan sartu eta bertan izango duzu izena emateko inprimakirako lotura.
Posta ziurtatuaren bidez ere egin daiteke, Erregistro Orokorrera zuzendua (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka eraikina, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo), edo presentzialki, aldez aurretik hitzordua eskatuta, web gunean edo 010/94 4 010 010 telefono zenbakian.
2019-2020 ikasturtean, 218 pertsonak jaso zuten dirulaguntza ekonomiko hau; gehienak guraso ziren. Euskara ikasteko laguntza ematea Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburuetako bat da.
Informazio gehiago hemen