Bilboko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak proposatutako adierazpen instituzionalarekin, zeinak, «Euskara lanabes, aro berrirantz» lelopean, helburu baitu euskara gizarte-eremu guztietan —baita informalenetan ere— erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
Udalak adierazpen hori zabaldu du uriko hainbat kolektiboren artean, eta Aburto alkateak gutun bat ere bidali die, beren egunerokoan euskara erabiltzera animatzeko.