Bilboko Udalak dagoeneko abiarazi du epea “Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen Lehiaketaren” hogeita hamabosgarren edizioan izena emateko.
Udalaren helburua da euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea, eta orobat euskal literatura ere Bilboko gazteen artean, eta aukera eskaintzea haiei irudikatzeko, sortzeko eta hitzekin beren istorioak osatzeko.
Lehiaketa hau 8 eta 16 urte bitarteko bilbotar ikasleentzat da, hau da, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan dabiltzanentzat, edo DBH – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikastaroetako edozeinetan dabiltzanentzat.
Lehiaketa honek Rafael Mikoleta du izena euskarazko lehen gramatikaren egilearen omenez, eta lehiaketaren lehen aldia 1988an izan zen. Iazko edizioan, 970 ipuin aurkeztu ziren guztira.
OINARRIAK
Ipuinak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 27an amaituko da, 14.00etan. Aleak Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan aurkeztu beharko dira (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).
Ipuinen gaia librea da; alabaina, honela aurkeztu behar dira:
- Ipuinek euskaraz idatzitakoak izan behar dute, eta marrazkiz lagunduta egon.
- Originalak izan behar dute, lehenago behin ere argitaratu gabeak.
- Egile bakarra izan behar dute;
- Ordenagailuz, makinaz edo kaligrafia argiz idatzita egon behar dute.
- Eta 2 eta 4 folio bitarteko luzera izan behar dute.
Lanak aurkezteko moduari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena.
Erantsitako fitxa batean, ipuinaren kategoria eta izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen-abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.
KATEGORIAK ETA SARIAK
14 sari egongo dira, lau kategoriatan banatuta (A, B, C eta D):
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak, A kategorian
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, B kategorian.
- DBHko 1. eta 2. mailak, C kategorian.
- DBHko 3. eta 4. mailak, D kategorian
Kategoria horietako bakoitzean hiru sari banatuko dira:
- 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
- 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
- 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.
Bada beste kategoria bat: “Bilbao Balioen Hiria Saria”, non Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bati erreferentzia egiten dioten bi ipuin sarituko diren. Bi sari horietako bakoitzak 150 euroko balioa du, eta DBHko ikasleentzat dira biak.
Epaimahaia, bestalde, literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute; Eneko Zuloaga, Galder Urzaa, Goizalde Landabaso, Igone Etxebarria, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. 2023ko maiatzean emango dute ebazpena.
Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus udal webgunean eta www.bilbaoeuskaraz.eus orrian daude.