Bilboko Udalak Harrapazank programaren beste edizio bat jarri du abian, 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako doako aisialdi-programa. Programaren helburu nagusia da gazteen artean euskararen erabilera sustatzea astialdiko eta aisialdiko espazioetan eta, aldi berean, gazte euskaldunak elkarrekin partekatzeko eta dibertitzeko espazioak sortzea.
Programako jarduerak martxotik maiatzera bitartean egingo dira, uriko auzoetan. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez www.harrapazank.eus webgunean dagoen galdetegia betez. Interesdunek izena emateko epea otsailaren 13an (astelehena) hasi eta otsailaren 28an (martitzena) amaituko da.
Jarduerak hiru taldetan banatzen dira: Harrapazank arratsaldeak eta Harrapazank Eszena, biak aurrez aurrekoak; eta Klikazank, modu telematikoan egiteko lehiaketa, aisia digitalaren garrantzia kontuan hartuta, sarean euskaraz hitz egitea ahalbidetuko duena.
HARRAPAZANK ARRATSALDEAK
Tailer horiek bariku arratsaldeetan egingo dira Bilboko hainbat udaltegitan:
- Tie dye: Elastikoak estanpatzea. Castañoseko Udaltegian, martxoaren 17an, 17:30etik 19:30era.
- Zirkua: esku-jokoak, akrobaziak eta aireko elementuak. Zirkozaurren, martxoaren 31n, 17:00etatik 18:00etara.
- Argigrama: Argazki-kamerarik gabeko argazkiak sortzea. Abandoko Udaltegian, apirilaren 21ean, 18:00etatik 19:30era.
- Argazkigintza: Argazkiak errebelatzea. Basurtuko Udaltegian, apirilaren 28an, 18:00etatik 19:30era.
- Gorputz-perkusioa: Gorputza erabiliko da soinuak eta erritmoak sortzeko. Santutxuko Udaltegian, maiatzaren 5ean, 18:00etatik 19:30era.
HARRAPAZANK ESZENA
Bilboko gazte artistek eta sortzaileek aukera izango dute Eszena izeneko talentuen lehiaketan parte hartzeko. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da.
Hasierako probak gainditu ondoren, parte-hartzaileek klase magistrala jasoko dute beren talentua garatzeko. Finalerako sailkatzen direnek adituen laguntza izango dute finalean aurkeztuko duten ikuskizuna hobetzeko.
Lehiaketaren finala maiatzaren 20an izango da Bilborock aretoan, eta 1.000 euro banatuko dira saritan.
Casting-ak
Trebetasun artistikoa erakusteko jardun laburra.
- Martxoaren 14an Begoñako Udaltegian, 18:00etan.
- Martxoaren 15ean Errekaldeko Udaltegian, 18:00etan.
- Martxoaren 16an, modu telematikoan, salbuespenezko kasuetarako.
Masterclass-ak
Adituen gomendioen saioa izena eman duten guztientzat.
- Martxoaren 22an Errekaldeko Udaltegian, 18:30ean.
- Martxoaren 29an Begoñako Udaltegian, 18:30ean.
Tutoretzak
Finalarekin, atrezoarekin, arroparekin eta hizkuntzarekin lotutako aholkuen eta entseguen saioak.
- Apirilaren 25ean eta 26an, 17: 30ean, eta maiatzaren 9an eta 10ean, 17: 30ean.
Gala
Azken emanaldia, ikusleekin.
Edizio honetako irabazleak hautatuko dira.
- Maiatzaren 20an, 18: 00etan, Bilborocken.
KLIKAZANK
Bideojoko-jolakarien duelua egingo da Bilbon.
Rocket League sareko txapelketa da, bideo-jokoetan oinarritua. Apirilaren eta maiatzaren artean jokatuko da eta azken partida finalean izango da, zuzenean egingo dena maiatzaren 20an, Euskararen Etxean.
- 1vs1. Maiatzaren 5etik aurrera. MODU TELEMATIKOAN
- Finala. Euskararen Etxea | maiatzaren 20an
- Saria. 150 euroko eta 50 euroko bonuak-sariak